Posts Tagged ‘watashi’

HAJIMEMASHITE – はじめまして

urria 27, 2009

Lehenik eta behin, hizkuntza batean ikasi behar dena bakoitza aurkezten jakitea da.
Horretarako esaldi hau erabiltzen da:

はじめまして。わたしエネコです。どうぞよろしく
HAJIMEMASHITE. WATASHI WA ENEKO DESU. DÔZO YOROSHIKU.

Itzulpen zuzenean honako hau izango litzateke:

POZTEN NAIZ. NI WAENEKO NAIZ. ATSEGIN HANDIZ.

Ikusi daitekeenez, ez da oso itzulpen egokia baina esaldiaren egitura ikusteko besterik ez da.
Esaldi nagusia aztertzen baldin badugu (WATASHI WA ENEKO DESU), honako egitura aurkitzen dugu:
NOR -PARTIKULA- SUSTANTIBO ADITZA.

WATASHI = Ni
WA = Gaia adierazten duen partikula
ENEKO = Izen edo sustantiboa (kasu honetan nire izena)
DESU = Naiz (Izan aditza)

Ikusi daitekeenez, partikula aparte utzirik, esaldiaren egitura euskaran erabiltzen den egituraren berdina da. Hori askotan gertatzen da esaldi laburretan (luzeagoetan ez dakit oraindik ez dudalako horrenbeste ikasi).

Beste adibide bat:

あなた学生です
ANATA WA GAKUSEI DESU

ZU WA PATIKULA- IKASLEA/IKASLE BAT ZARA

ANATA = Zu
WA = Gaia adierazten duen partikula
GAKUSEI = ikasle (euskaraz ezberdindu egin behar da kontestuaren arabera)
DESU = Zara

Esaldi hau ondo itzulita honako hau izango litzateke:
Zuri buruz hitzegiten badugu (ANATA WA), ikasle bat zara (GAKUSEI DESU).

WA partikulak gaia adierazten du, ez subjetua. Subjetua dela dirudien arren, izatez gaia adierazten du, subjetua adierazteko beste partikula bat erabiltzen baita (aurrerago ikusiko duguna zailtasun handiagoa baitauka).

Beste alde batetik, eta lehenengo esaldira bueltan joanez, DÔZO YOROSHIKU esaldian, lehenengo ‘O’ren gainean teilatu antzeko azentu bat ikusi daiteke (azentu zirkunflexua). Honek letra luzatu egiten dela adierazten du. Hiraganan idatzita ‘OU’ agertuko litzateke baian ez da horrela irakurtzen, ‘O’ luze bat izango balitz bezala baizik. Askotan egiten den akatsa izaten da baina kontutan eduki behar da japonieran ez daudela diptongoak eta ondorioz ‘OU’ bi silaba izango liratekeela eta ez litzatekeela gure hitzegiteko eraren doinu berdinean esango.
‘Ê’rekin antzeko zerbait gertatzen da. Hiraganan irakurrita, ‘EI’ agertuko litzateke baina izatez ‘E’ luze bat esan beharko genuke. Adbidez, SENSÊ, SENSEI idatziko litzateke Hiraganan baina esan SENSEE esan beharko genuke.

Hizkera mailan, beste gauza bat eduki behar da kontuan. ‘U’ ez da beti esaten. Adibidez, DESU aditza, DES esaten da. Baina ez DES ondoren ezer egongo ez balitz bezala, baizik ‘U’ren ordez ‘S’a pixka bat luzeago eginez (baina ez sugearen soinuaren besteraino).

Azkenik, eta oso garrantzitsua, WA partikularen kontu bat da. WA, izatez  わ idazten da baina kasu honetan (hau da, partikula denean) HA izango balitz bezala idazten da, hau da は.

Advertisements