Posts Tagged ‘ikasi’

Ongi etorri Euskaldunontzako Japonierara!

urria 21, 2009

Blog hau, euskaldunek japoniera ikasteko sortu dut. Honek ez du esan nahi nik japoniera dakidanik. Oraindik ez. Baina, gaur hasi ditut klaseak eta oso ikasle txarra izan naizenez beti, apunteak web orri batean gordetzea pentsatu dut eta jakinik euskarak eta japonierak gramatikoki antzekotasun batzuk dituztela, ideia ona dela iruditu zait.

Gainera, nire euskara pixka bat ustelduta dabilenez, trebezia bereskuratzeko era egokia iruditu zait.

Bloga gutxinaka gutxinaka eguneratuko dut post bakoitzean gauza gutxi batzuk azalduz eta euskararekin zerikusia izanez gero, parekotasunak erakutziz.

Saiatuko naiz post bakoitzean ‘tag’ak jartzen horrela etorkizunean norbaitek post bateko zerbaitekin zerikusia duten beste post guztiak ikusi nahian, hori egiteko aukera izan dezan.

Besterik gabe, ongi etorri Euskaldunontzako Japonierara!