Archive for 2009(e)ko urria

WATASHI WA BASUKUJIN DESU – わたしはバスクじんです

urria 31, 2009

Aurreko argitalpenean (hitz altxorra alde batera utzita) nola aurkeztu behar ginen azaldu nuen. Gauza da, japonieraz aurkezteko beharra baldin badugu, seguru aski Japonian gaudelako izango da eta ondorioz gu atzerritarrak izango gara. Japoniarrak oso txobinistak dira gauza askotan baina bestalde oso jatorrak dira atzerritarrekin eta laguntzarik behar ezean atsegin handiz lagunduko zaituztete (niri laguntzarik eskatu gabe etorri zitzaizkidan bi japoniar Tokio eta Kyoton treneko mapak azaltzera).

Horrelako kasuren batean nondik zatozten galdetuko dizuete. Izenburuko kasuan honako hau diot: “Ni euskalerritarra naiz”. Esaldia honela konposatzen da:

WATASHI WA BASUKUJIN DESU

NI PARTICULA EUSKALERRITARRA NAIZ

Beraz, ikusi daitekeenez, azken argitalpenean erabilitako esaldiaren egitura berdina mantentzen da. Honako kasu honetan naziotasuna adierazten dugu. Japoniera euskararen oso antzerakoa da kasu honetan. Bi hizkuntzek atzizkien bidez adierazten dituzte nazionalitateak. Euskaraz, -(T)AR atzizkia erabiltzen dugun eran, japoniarrek -JIN atzizkia erabiltzen dute.

Euskara, latinaren influentziaren ondorioz, pixkabat bereziagoa da salbuespen batzuk baititu (frantzesa, ingelesa,… ez dira era berean esaten) baina japonieran kasu guztietan (nik dakidala) berdin esaten da.

Era berean hizkuntzei buruz hitzegitean, antzeko zerbait gertatzen da. Euskaraz -ERA atzizkia erabiltzen dugu herrialde bateko hizkuntzari erreferentzi egiteko: ingelera, japoniera, arabiera, gaztelera, etab. Japonieran ere atzizki bat erabiltzen da: -GO. Honela, BASUKUGO esatean euskarari deritzogu.

Ondorioz, gaztelerari erreferentzi egiteko SUPEINGO esaten da eta espainiarrari erreferentzi egiteko SUPEINJIN esaten da. Beste adibide bat: Alemania DOITSU esaten da, alemaniar DOITSUJIN esaten da eta alemana edo alemaniera DOITSUGO esaten da.

Badaude, hala ere, salbuespen batzuk. Ingeleraren kasuan, EIGO esaten da IGIRISUGO beharrean. Gainera, Kolonbian gaztelera hitzegiten denez ez zaio KORONBIAGO deitzen bertako hizkuntzari SUPEINGO baizik.

Hona hemen zenbait herrialde eta beraien naziotasun eta hizkuntzen egituraren adibide batzuk:

HERRIALDEA HIZKUNTZA NAZIONALITATEA EUSKARAZ
AIRURANDO EIGO AIRURANDOJIN Irlanda
AMERIKA EIGO AMERIKAJIN Estatu Batuak
ARUZEINCHIN SUPEINGO ARUZENCHINJIN Argentina
IGIRISU EIGO IGIRISUJIN Erresuma Batua
ITARIA ITARIAGO ITARIAJIN Italia
OOSUTORARIA EIGO OOSUTORARIAJIN Australia
OOSUTORIA DOITSUGO OOSUTORIAJIN Austria
CHUUGOKU CHUUGOKUGO CHUUGOKUJIN Txina
NIHON NIHONGO NIHONJIN Japonia
SUPEIN SUPEINGO SUPEINJIN Espainia
FURANSU FURANSUGO FURANSUJIN Frantzia
DOITSU DOITSUGO DOITSUJIN Alemania
KANKOKU KANKOKUGO KANKOKUJIN Hego Korea
Advertisements

Asteko hitz-altxorra (2009/10/26 – 2009/11/01)

urria 30, 2009

Astero, klasean ikasitako hitz zerrenda bat jarriko dut. Hitz zerrenda hau klasean erabiltzen dugu idazkera praktikatzeko. Ez dira hitz oso luzeak baina gutxinaka gutxinaka berbategi galant bat aterako dugu.

Hemen daude aste honetako hitzak:

Hiragana Romaji Itzulpena Gehigarriak
あう AU Topatu Aditza
いえ IE Etxea
うえ UE Goian/Gainean
いう IU Erabaki Aditza
あおい AOI Urdina Adjetiboa. あお (AO) idatzi ezkero sustantibo baten bihurtzen da
E Irudi/Margo/Koadro
いいえ IIE Ez
おう OU Jarraitu Aditza
あかい AKAI Gorria Adjetiboa. あか (AKA) idatzi ezkero sustantibo baten bihurtzen da
きく KIKU Entzun Aditza
けいこ KEIKO Entrenamendua
えいご EIGO Ingelera
かお KAO Aurpegia
えき EKI Geltokia
かう KAU Erosi Aditza
えいが EIGA Zinema/Pelikula Kontextuaren arabera esanahi bat edo beste hartzen du
あき AKI Udazkena
おおきい OOKII Handia Adjetiboa
おう OU Errege

おおきい idaztean bi O erabiltzen dira. Hau ez da askotan gertatzen eta gehienetan おう (OU) erabiltzen da baina badaude kasu batzuk honela idazten direnak, adibidez ÔSAKA おおさか idatziko litzateke hiraganaz idatzi ezkero, noski, Kanjiak erabiliz  baita. Hau ordenadorean hobeto ikusten da. OUSAKA idaztean ordenadoreak ez daki nola aldatu behar duen hitza, berez OOSAKA delako hiriaren izena.

Bestalde, あおい itzarekin kontuz ibili behar da urdinaz aparte berdea adierazteko ere askotan erabiltzen baita. Berdeak badauka itzulpena: みどり (midori). Gertatzen dena da askotan berdeari erreferentzia egiteko あおい erabiltzen dela, adibidez, semaforoetan.

HAJIMEMASHITE – はじめまして

urria 27, 2009

Lehenik eta behin, hizkuntza batean ikasi behar dena bakoitza aurkezten jakitea da.
Horretarako esaldi hau erabiltzen da:

はじめまして。わたしエネコです。どうぞよろしく
HAJIMEMASHITE. WATASHI WA ENEKO DESU. DÔZO YOROSHIKU.

Itzulpen zuzenean honako hau izango litzateke:

POZTEN NAIZ. NI WAENEKO NAIZ. ATSEGIN HANDIZ.

Ikusi daitekeenez, ez da oso itzulpen egokia baina esaldiaren egitura ikusteko besterik ez da.
Esaldi nagusia aztertzen baldin badugu (WATASHI WA ENEKO DESU), honako egitura aurkitzen dugu:
NOR -PARTIKULA- SUSTANTIBO ADITZA.

WATASHI = Ni
WA = Gaia adierazten duen partikula
ENEKO = Izen edo sustantiboa (kasu honetan nire izena)
DESU = Naiz (Izan aditza)

Ikusi daitekeenez, partikula aparte utzirik, esaldiaren egitura euskaran erabiltzen den egituraren berdina da. Hori askotan gertatzen da esaldi laburretan (luzeagoetan ez dakit oraindik ez dudalako horrenbeste ikasi).

Beste adibide bat:

あなた学生です
ANATA WA GAKUSEI DESU

ZU WA PATIKULA- IKASLEA/IKASLE BAT ZARA

ANATA = Zu
WA = Gaia adierazten duen partikula
GAKUSEI = ikasle (euskaraz ezberdindu egin behar da kontestuaren arabera)
DESU = Zara

Esaldi hau ondo itzulita honako hau izango litzateke:
Zuri buruz hitzegiten badugu (ANATA WA), ikasle bat zara (GAKUSEI DESU).

WA partikulak gaia adierazten du, ez subjetua. Subjetua dela dirudien arren, izatez gaia adierazten du, subjetua adierazteko beste partikula bat erabiltzen baita (aurrerago ikusiko duguna zailtasun handiagoa baitauka).

Beste alde batetik, eta lehenengo esaldira bueltan joanez, DÔZO YOROSHIKU esaldian, lehenengo ‘O’ren gainean teilatu antzeko azentu bat ikusi daiteke (azentu zirkunflexua). Honek letra luzatu egiten dela adierazten du. Hiraganan idatzita ‘OU’ agertuko litzateke baian ez da horrela irakurtzen, ‘O’ luze bat izango balitz bezala baizik. Askotan egiten den akatsa izaten da baina kontutan eduki behar da japonieran ez daudela diptongoak eta ondorioz ‘OU’ bi silaba izango liratekeela eta ez litzatekeela gure hitzegiteko eraren doinu berdinean esango.
‘Ê’rekin antzeko zerbait gertatzen da. Hiraganan irakurrita, ‘EI’ agertuko litzateke baina izatez ‘E’ luze bat esan beharko genuke. Adbidez, SENSÊ, SENSEI idatziko litzateke Hiraganan baina esan SENSEE esan beharko genuke.

Hizkera mailan, beste gauza bat eduki behar da kontuan. ‘U’ ez da beti esaten. Adibidez, DESU aditza, DES esaten da. Baina ez DES ondoren ezer egongo ez balitz bezala, baizik ‘U’ren ordez ‘S’a pixka bat luzeago eginez (baina ez sugearen soinuaren besteraino).

Azkenik, eta oso garrantzitsua, WA partikularen kontu bat da. WA, izatez  わ idazten da baina kasu honetan (hau da, partikula denean) HA izango balitz bezala idazten da, hau da は.

Japonieraz idatzi

urria 25, 2009

Seguru aski, badakizuenez, Japonian ez dute erabiltzen guk erabiltzen dugun idazkera. Bere idazkera propioa dute eta ondorioz, lehenengo egin behar dena idazkera hori ikastea da. Ez dut azalpenik emango, azken finean buruz ikasteko gauza delako.

Japoniera 3 eratan idazten da: Hiragana, Katakana eta Kanjien bidez. Hiraganak eta Katakanak japoniarrez hitzegitean erabiltzen diren soinuak adierazten dituzte eta Kanjiek hitz edo ideia osoak adierazten dituzte. Kanjiak, txinatar karaktereak dira. Orokorrean, japonieran hiragana erabiltzen da Kanjirik ez badago esan nahi den hitzen bat ez badago (egotekotan, hitz edo kontzeptu hori Kanjiz idatziko litzateke). Katakana, bestalde, atzerriko hizkuntza batetik datorren hitz bat idazteko erabiltzen da. Gainera, atzerriko izenak idazteko ere erabiltzen da.

Hiragana eta Katakana 50 inguru karakterdun silabategiak dira. Bi hauek Kana deitzen dira. Biek silaba berdinak adierazten dituzte baina lehen esan dudan bezala, gauza ezberdinetarako erabiltzen dira. Beraz, silabategi hauetako karaktere bakoitzak soinu bat adierazten du.

Hiragana

あ  a い  i う  u え  e お  o ゃ  ya ゅ  yu ょ  yo
ka ki ku ke ko きゃ kya きゅ kyu きょ kyo
sa shi su se so しゃ sha しゅ shu しょ sho
ta chi tsu te to ちゃ cha ちゅ chu ちょ cho
na ni nu ne no にゃ nya にゅ nyu にょ nyo
ha hi fu he ho ひゃ hya ひゅ hyu ひょ hyo
ma mi mu me mo みゃ mya みゅ myu みょ myo
ya yu yo
ra ri ru re ro りゃ rya りゅ ryu りょ ryo
わ wa ゐ wi ゑ we を wo
n
ga gi gu ge go ぎゃ gya ぎゅ gyu ぎょ gyo
za ji zu ze zo じゃ ja じゅ ju じょ jo
da ji zu de do
ba bi bu be bo びゃ bya びゅ byu びょ byo
pa pi pu pe po ぴゃ pya ぴゅ pyu ぴょ pyo

Katakana

ア a イ i ウ u エ e オ o ャ  ya ュ  yu ョ  yo
カ ka キ ki ク ku ケ ke コ ko キャ kya キュ kyu キョ kyo
サ sa シ shi ス su セ se ソ so シャ sha シュ shu ショ sho
タ ta チ chi ツ tsu テ te ト to チャ cha チュ chu チョ cho
ナ na ニ ni ヌ nu ネ ne ノ no ニャ nya ニュ nyu ニョ nyo
ハ ha ヒ hi フ fu ヘ he ホ ho ヒャ hya ヒュ hyu ヒョ hyo
マ ma ミ mi ム mu メ me モ mo ミャ mya ミュ myu ミョ myo
ヤ ya ユ yu ヨ yo
ラ ra リ ri ル ru レ re ロ ro リャ rya リュ ryu リョ ryo
ワ wa ヰ wi ヱ we ヲ wo
ン n
ガ ga ギ gi グ gu ゲ ge ゴ go ギャ gya ギュ gyu ギョ gyo
ザ za ジ ji ズ zu ゼ ze ゾ zo ジャ ja ジュ ju ジョ jo
ダ da ヂ ji ヅ zu デ de ド do
バ ba ビ bi ブ bu ベ be ボ bo ビャ bya ビュ byu ビョ byo
パ pa ピ pi プ pu ペ pe ポ po ピャ pya ピュ pyu ピョ pyo

Kanjiei dagokienez, 2000 kanji inguru erabiltzen dira japonieran baina izatez milaka eta milaka daude. Japoniako gobernuak, prentsan idazkera bateratzeko, gehien erabiltzen ziren 2000 kanjien zerrenda atera zuen duela urte asko eta ikastetxeetan, haurrek, lehenengo mailatik seigarrenera (hau da, 5 urteetatik 11-12 urteetara) 2000 kanjiak ikasten dituzte. Hala ere, askotan, ez dituzte gogoratzen.

Kanjiak irakurtzeko, haurrei zuzendutako liburuetan, Kanjien gainean hiraganaz idazten dute irakurtzeko era. Hiragana txiki horiek Furigana deitzen dira.

Nik, hasieran batez ere, ez dut Kanji askorik erabiliko (batez ere, ez dakidalako bat ere) baina baten bat jartzen badut, nola irakurtzen den jakiteko, Firefoxen badago ‘addon’ bat zeinek furigana sartzen dion kanji bakoitzari. Erabiltzeko ‘Furigana Injector’ eta ‘XHTML Ruby Support’ estensioak instalatu behar dira. Hemen eta hemen aurkitu ditzakezue.

Gainera, japoniar karaktereak Windowsen ikusteko, atzerriko hizkuntzen idazkerak instalatu behar dituzue. Windows XPen Panel de Controlera joan, gero Configuración regional e Idioman sartu eta bertan Instalar archivos para  los idiomas de Asia Oriental aukeratu. Windows XPren CDa eskatuko dizue.

Windows Vista eta Windows 7n errazago da. Joan Panel de Controlera, bertan Configuración Regional y de Idioma eta hor badago aukera bat Cambiar teclados u otros métodos de entrada deitzen dena. Hori aukeratu eta Cambiar teclados botoia sakatu. Zabaltzen den koadroan Agregar sakatu eta zerrendan Japonés bilatu. Teclados atalean IME aukeratu eta kitto.

Sentitzen dut, baina oraindik ez dakit Linuxen nola egin. Dakidanean post hau eguneratuko dut eta berton azaldu.

Guzti honekin post hau ondo irakurri ahal beharko litzateke, beraz, zerbait ondo ikusten ez bada, zerbait falta delako da (beharbada, ordenadorea berriro hasi behar duzue guzti hau instalatu ondoren).

PD: Hiragana eta Katakanako taulak, Wikipediatik kopiatuta daude.

Ongi etorri Euskaldunontzako Japonierara!

urria 21, 2009

Blog hau, euskaldunek japoniera ikasteko sortu dut. Honek ez du esan nahi nik japoniera dakidanik. Oraindik ez. Baina, gaur hasi ditut klaseak eta oso ikasle txarra izan naizenez beti, apunteak web orri batean gordetzea pentsatu dut eta jakinik euskarak eta japonierak gramatikoki antzekotasun batzuk dituztela, ideia ona dela iruditu zait.

Gainera, nire euskara pixka bat ustelduta dabilenez, trebezia bereskuratzeko era egokia iruditu zait.

Bloga gutxinaka gutxinaka eguneratuko dut post bakoitzean gauza gutxi batzuk azalduz eta euskararekin zerikusia izanez gero, parekotasunak erakutziz.

Saiatuko naiz post bakoitzean ‘tag’ak jartzen horrela etorkizunean norbaitek post bateko zerbaitekin zerikusia duten beste post guztiak ikusi nahian, hori egiteko aukera izan dezan.

Besterik gabe, ongi etorri Euskaldunontzako Japonierara!